XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esku baten esposa askatzen dio aulkiari lotuz.

Bertatik irteten da, beste biri zaintzeko agindua emanez.

Ez daki zer idatzi Mikelek, ez zer idatzi ez nola idatzi, zeren eta kontatuko diena ez baitzaie interesatzen, argi dago ez diotela sinetsiko eta gainera, errefuxiatuak bisitatu dituela aipatzen badu zer gertatuko zaio?, ala badakite?

Laster aurreko goardia sartzen da berriz.

-. Irakurtzen hasten da eta irakurtzearekin bateraxe egindako belarrondokoa ematen dio suharturik, zoratua bailegoen oihu eginez.

-. Joaten da eta beste batzu sartzen dira.

Plastikozko poltsa jartzen diote berriro eta joka hasten zaizkio.

Buruan liburuez jotzen diote eta gorputzean ukabilez eta oinez.

Ahal duen moduan, oihuka, hiru operazio egin dizkiotela diotse jotzen ari zaizkionei, mesedez sabelaldean ez jotzeko, hilgo dela, bai, joandako urtean apendizitis, peritonitis eta gero gieten baten zioz hiru operazio egin dizkidate, egia da. .

Mikelen oihuak gero eta mingarriagoak dira. .

Barre egiten dute denek algaraz, egia dela frogaturik, gero eta gogorrago, gero eta ankerkiago jotzen diote sabelalde biluzian.

Mikel honez gero ezin deskribatuzko oinaze betea da, munduko erditzerik mingarrien guztiak biltzen zaizkio, oldozmena ere ez zaio funtzionatzen, (...).